IKUS-ENTZUN

Alex de la Iglesiaren gaineko “Atzera begirako ferpektua”

Hemengo zinemagile garaikide garrantzitsuenetakoaren eta nazioartekoenaren filmografia osoa, Baionan (Cinemal’Atalante), Bilbon (AlhondigaBilbao), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Gasteizen (Aula Fundación Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba) ikusi ahalko da azarotik urtarrila bitartean. Egitasmoa borobilago izateko Alex de la Iglesiari buruzko liburua ere argitaratuko da.

80. hamarkada amaierako Bilbon zuzendari artistiko gisa egindako lanekin abiatuko da atzera begirakoa, eta La chispa de la vida (2011) bere azken pelikularen aurrestreinaldiarekin bukatuko da, telebistarako egindako zenbait lan tartekatuta (La habitacion del niño eta Pluton B.R.B. Nero).

KREAK bidalitako txostenean jasotzen dira zuzendari bilbotarraren hitz interesgarri hauek: “Nire filmen atzera begirakoa egitearen ideia, alde batetik, estimulatzailea iruditzen zait, baina, bestetik, kezkagarria. Sexua bezalakoa da. Nahi duzu, baina gero arazoak ekarriko dizkizun beldur zara. Norberak egindakoa bere osotasunean erakusteak larritasuna eragiten du; izan ere, agerian uzten du arbitrarioa, eroa, eta hain zuzen ere horregatik, kuriosoki koherentea, eta baita zorrotza ere baden lana. Zergatiak, gaiak eta ondorio batzuk besteekin pilatzen dira, eta bere osotasunean ikusteak ezohiko kointzidentziak sorrarazten ditu. Ildo horretan neroni ere harrituta geratu izan naiz, adibidez, traizioak, telebistaren presentziak, aita bilatzeak, edota dekoratu batek ezkutatzen duen iruzur tragikoak, sarritan joan etorrian dabiltzan kontuak direla ohartuta. Barregarri geratzea, pailazoak, maitasunaren eta umorearen arteko harremana edota umorearen eta izuaren arteko erlazioa ulertzeko saiakerak etengabeak dira. Hau ez da ez ona ezta txarra ere, horrela da, besterik gabe. Dagoeneko ezin diot neure buruari ihes egin. Heriotzara arte neure buruarekin bizitzera kondenatuta nago. Zama hau duintasunarekin eramaten saiatuko naiz. Infernua ez dira besteak, nik uste nuen bezala. Nire arimaren txokorik ilunenean dago ezkutatuta okerrena. Neroni naiz etsaia, aitortzera ausartzen ez naizen ni hori. Uste dut horretaz guztiaz dagoeneko hitz egin dudala film batean. Pelikula hauetan neronen txarrena eta onena dago, eta ez dut ukatzen. Onartzen ez dudana, agian, gauza bakar bat da: aspertzea.”

Programazio zehatza hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button