MUSIKA

Politburó diskoetxearen jaia, Laudion asteburuan

Laudioko Politburó diskoetxeak Politburó Fest jaialdiaren bigarren edizioa egingo du asteburuan, urriak 23 eta 24, Laudioko Orbeko Etxea gaztetxean, 20:30etik aurrera.

Ostiraleran, Mankaos (Laudio, indie), Flesh For Cannibals (Gasteiz, hardcore rockzalea) eta Criatura (Zaragoza, emocore, Todavía izenburuko lan berria aurkeztuko du) taldeek joko dute.

Larunbatean, ostera, Viva Bazooka (Gasteiz, bikote instrumentala, bost disko argitaratu ditu), Killerkume (Bilbo, “soinu-paisaia bihurrikatuak”), Ikäära (power-violence) eta Gondoliers (AEB, space rock).

Aipatutako hainbat talderen diskoak Politburó diskoetxeak plazaratzen ditu, tartean, Corduraren El mal ya está hecho LPa, Criaturaren Todavía LPa edo Killerkumeren Trautzer Blaster EPa. Diskoetxearen hurrengo erreferentzia Los Paniks talde bizkaitarraren La fiesta de Pan EPa izango da.

Informazio gehiago: politburorecordingfiasco.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button