BERTSOTAN

Arabako Kuadrilla arteko lehenengo Bertso Txapelketa

2010.urteko Txapelketa hau Arabako Bertsozale Elkartearen urteko apustu garrantzitsuena izango da. Elkarlanean jende multzo handi bat batzea espero da, eta ezbairik gabe, elkarlan honek biharko herrialdeko bertsolaritzaren oinarria sendotu eta ziurtatuko du.

Eskualdeka osatutako taldeetan bertsolari-bertsozaleak elkartzeko, herrien eta eskualdeen arteko bertsolari txapelketa antolatu dute Araban. Txapelketa honetan inoiz aurkeztu ez diren bertsolariak aurkeztea aurreikusten dute antolatzaileek, gai jartzaile berriak trebatuko dira eta bertso epaile berriak sortuko dira. Ez da banakako lehiarik izango, talde eta auzo lana izango dira nagusi. Bertsolaritzaren sare soziala zabalduko da bertso-eskola edo herriz herriko bertsozale taldeen auto antolaketa eta ekinenari esker.

Honako helburuekin sortu da egitasmo berri hau: bertsozaletasuna hedatzea, bertsogintza herrikoiaren eredua zabaltzea; bertso-eskolak bultzatzea, indartu daitezen eta aurrera egin dezaten. zenbait lekutan bertso-eskola edo talde berriak sortzea; herriak eta eskualdeak aktibatzea, jende berria erakartzea bertsogintza, antolaketa, gai-jartzailetza eta epailetza eremura; bertsolarien eta bertso-eskolen arteko harremana bultzatzea eta baita belaunaldi ezberdinen artekoa ere; 2011ko Arabako bertsolari txapelketa txukun baten oinarria jartzea; eskualde eta herri mailako erakunde eta elkarteekin elkarlan bide berriak irekitzea.

Bederatzi taldek parte hartuko dute: Aiaraldea (talde bat), zuia-gorbeialdea (Aramaio, Legutio eta Urkabustaiz, beraz, hiru talde), lautada (talde bat), Gasteiz (3 talde) eta Errioxa (talde bat).
Otsailaren 19an hasiko da lehiaketa eta maiatzaren 8an izango da finala.

Informazio osatua eta eguneratua sarturik duzue euskaraz eta gazteleraz elkartearen webgunean.

Arabako Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button