LITERATURA

Eako Poesia egunak laster batean

Durangokoaz gain, badira beste une batzuk non literaturaren inguruan jende andana biltzen den, idazle eta irakurlearen arteko distantzia hori murritzago eginez.

Neguko hotzen eta euripeen apetan Durangoko Liburu eta Diskoa Azokak bere ateak zabaltzen ditu. Baina literaturak, euskal literaturak, bere esparru propio eskatu zuen duela urte batzuk, Larrabetzun Literaturia izeneko ekimenaren ateak lehenengoz zabaldu zirenean. Handik hona, ezinbesteko hitzordu bilakatu da Literaturia letren zoramenean murgildu nahi duenarentzat.

Eta Larrabetzuko Literaturia amaituta, Eako Poesia Egunen zain jarri gara orain, udako sasoian horixe baita ekimen berezia eta maitagarria.
Eako Poesia Egunak Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteak antolatzen ditu bertako herritarren laguntza paregabearekin. Aurten uztailaren 13tik 15era bitartean gauzatuko dira jardunaldiok.

Uztailaren 5ean egun hauetako prentsaurrekoa egingo dute antolatzaileek, Bilboko Cafe Bilbaon, goizeko 11:30ean.

Aurreko edizioetako xehetasun guztiak jardunaldion webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button