BESTELAKOAK

Antzinako zereginak Igartubeiti Baserri Museoan

Emakumeek baserrian burututako zereginei buruzko erakusketa, solasaldiak eta tailerrak abiatu dira egun hauetan Igartubeiti Baserri Museoan, Lihoaren prozesua erakusketaren inaugurazioarekin.
Erakusketan lihoaren landaretik oihala lortzearen eraldaketa prozesurako erabiltzen ziren zenbait tresna daude ikusgai. Eraldaketaren ondoren, oihal preziatuak lortzen zituzten eta soinekoak, alkandorak, eskularruak, burukoak, mahai tapizak, paparrak, amantalak egiten ziren. Zenbait argazki txuri beltzean emakumeek burutututako liho landarearen eraldaketa prozesuaren testigantza biltzen dute. Erakusketa hau Igartubeitiko Interpretazio Zentroan ikus daiteke irailaren 5etik azaroaren 2ra bitartean.

Atzo, Festarako jantziak azken 100 urteotan, janzteko moduaren garrantzia izeneko solasaldi-tailerra egin zuen tradiziozko jantzietan aditua den Ane Albisu Iriartek.

Irailaren 12an, ostirala, 19:00etan, Lihoaren eta euskal emakumeen historia ezkutua izeneko hitzaldia eskainiko du Jose Antonio Azpiazuk. Historialari eta antropoloak, lihoaren haziak euskal emakumearen bizitzan izan duen garrantzia azalduko du. Eta hurrengo egunean, Lihoaren haziak tailerra egongo da, familiei zuzendua. Partehartzaileek lihoaren haziek dituzten elikadura eta medikuntza bertuteak ezagutuko dituzte modu aktiboan eta sentsorialean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button