MUSIKA

Eguberrietan kalitatezko zuzeneko musika ikusteko hamaika aukera Euskal Herrian

Gabon egunean, esaterako, eskaintza zabala da. Hala, Gasteizko Helldorado aretoan rock kontzertu ikaragarria izango da Capsula eta Munlet bertako taldeen eskutik. Andoianen, halaber, rock gogorraren zaleek ezinbesteko hitzordua dute. Izan ere, bertan Motociclon eta Basque Country Pharaons taldeek joko dute. Soinu gogorrekin jarraituz, Iruñeko Totem aretoan AC/DC eta Barrikada omenduko dituzte Sparto eta Barrena taldeek, hurrenez hurren. Manolowar bandak, gainera, bertsio sorta joko du agertokian. Durangoko Plateruenan, berriz, Governos eta Sermonds izango dira.
Markinako Uhagon aretoan VI. Markina Shots Rock'n'roll Festival izeneko rock jaialdia egingo dute Lobo Electrico, Puro Chile eta Norman taldeekin

Hilaren 28 eta 29an, aldiz, MClan talde ezagunak bi emanaldi egingo ditu Bilboko Kafe Antzokian. Eta biharamunean, Mikel Urdangarin izango da antzoki horretako oholtzan.

Gabon zahar eguna ere musikaz beteta dator. Hala, eta Bilboko Kafe Antzokian bertan, We Are Standard dantzagarriak izango dira.. Donostia aldeko Trintxerpe auzoko Mogambo aretoan bestalde, Munlet rock elektronikoa jotzen ibiliko da.

2011ko urtarrileko lehenengo asteari begira Bilboko Kafe Antzokiak egitarau oparoa atondu du: 3an New York Jazz Ensemble (AEB, ska); 5ean Mamba Beat (funk) eta Jukebox Racket (r'n'r) bizkaitarrak; 5ean bertako Split 77 eta Nahixan; eta 6an eta 7an Berri Txarrak hirukoteak bi emanaldi eskainiko ditu eta jada sarrera guztiak agortu dira. Bestalde, Plateruenan bertako Zain eta Une taldeak joko dute urtarrilaren 8an.

Azkenik, urtarrilaren 7an eta 8an Hatortxu Rock jaialdiaren 12. edizioa egingo da Zirur Nagusian: ostiralean Zea Mays eta Kerobia izango dira, eta larunbatean talde andana igoko da agertokira: Governors, Vomito, Kaotiko, ZTK Rap, Amaiur, Gatibu, Vendetta eta Berri Txarrak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button