BESTELAKOAK

Japon hurbilago Mangamore jaialdiaren laugarren edizioan

Mangamore jaialdiaren laugarren edizioa edo, bestela esanda, Manganimeren eta Japongo kulturaren jardunaldiak, berriro datoz Amorebieta-Etxanora urriaren 8tik 10era.
Mota guztietako jendearentzako jardueraz beteta dator aurtengo edizioa. Hitzaldi eta kontzertuak, jolas frikiak, tailerrak, koreografia- eta musika-lehiaketak, bideo-jokoen eta kimonoen erakusketak, proiekzioak eta hango kirolak izango dira gozagarri.
Jardunaldietan, herriko Forjadores eta Soshiki elkarteez gain, Tarasu elkarte bizkaitarrak ere hartuko du parte, eta manga eta anime munduarekiko lotura duten jarduerak asko eta mota askotakoak izango dira.

Inaugurazio ofiziala urriaren 8an izango da, ostiralarekin, 17:30ean.
Musikari dagokionez, klasikoak diren karaoke lehiaketez gain, larunbatean, hilak 9, Red Square kataluniarren eta Mangaku Musume eta Project Sweet zaragozarren kontzertua egongo da. Igandean, gaueko 21:00etan, Tatakae taldeak Castlevania manga-musikal berria aurkeztuko du jaialdian.

Manga kulturaren bibliografia zabala ekarriko da bai eta Maid kafetegia ere, Japongo kaferik onenak eta gozoki tipikoak dastatzeko lekua. Larunbatean, iluntzeko zazpietan hasita, Cosplay edo Mangamore mozorro lehiaketa izango da Zelaieta Zentroan. Jantzi dibertigarriak eta fantasiaz beteak ikusteko parada. Japonera bidaiatzeko 1.500 euroko saria ere irabaz dezakete lehiaketa honetan parte hartzen dutenek.

Honetaz eta beste guztiaz hemen duzue ekimenaren webgunea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button