IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdian ehun film baino gehiago proiektatuko dira

Punto de Vistak bere hamalaugarren edizioa hasi du, eta aste honetan 140 film inguru proiektatuko dira Iruñean, nazioarteko ikus-entzunezko komunitatearen epizentro bilakatuz.

Jaialdiak inguruan dugun errealitatearen ikuspegi berri bat eskaini nahi du “zinegile eta sortzaileen begiratuen eta obren bitartez”. Eta horretarako zinegile handien filmak izango dira protagonistak jaialdian: Francÿs Alis, Lawrence Abu Hamdam, Ben Rivers, Éric Baudelaire, Tacita Dean, Lynne Sachs, Ana Vaz, Ute Aurand, Oskar Alegria edo Laura Huertas Millán-enak. Beste aldetik, emakumeek zuzendutako filmek tokia izango dute, eta horren ondorioz, sail ofizialeko 23 filmetatik 12 emakumeek zuzendutakoak dira. Gainera, Punto de Vista jaialdiko hiru atzera-begirakoak emakumeei buruzkoak edo emakumeek komisariatutakoak dira: Anne Charlotte Robertson, Erika Balsom, Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl eta Jeannette Muñoz.

Era askotariko proiekzioen eta jardueren artean, ia 70  saio egingo dira bitartekari horiekin guztiekin, tartean, performanceak, solasaldiak, konferentziak, poesia irakurraldiak edo tailerrak gaur egungo aditu interesgarrienekin, hala nola, Rabih Mroué, Lynne Sachs, Simon Field, Carlos Casas, Hila Peleg edo Isaki Lacuesta, besteak beste.

Jaialdia Baluarte, Nafarroako Filmoteka, Iruñeko Planetarioa, Kondestable Civivoxa, Civican, Uharteko Arte Garaikide Zentroa, Gayarre antzokia eta Katakrak aretoetan izango da martxoaren 2tik 7ra bitartean.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button