EZLEKUBAT

Eva Mena graffitilaria: “Bi idazleren arteko elkarrizketa da graffitia”.

Eva Mena Extralargos kolektiboko kidea da. Kolektiboak oso estilo bereziarekin konbinatzen ditu graffiti tradizionala diseinu grafikoaren elementurekin, ilustrazio errealistarekin edo beste estilo batzuekin: konstruktibismoa, pop art-a, kubismoa edo espresionismoa. Hormako pintura da euren ikurra eta munduko hainbat txokotan izan dira pintatzen. Eva talde horren barruan dago eta pintatu nahi du, pintatu. Horixe kontatu digu ondoan datozen lerrootan.

Lehenik eta behin, jakin badakigu ipurterre hutsa bazarela. Nondik etorri zara eta nora zoaz?
Kaixo. Sasoi honetan, euria eta hotza dela-eta, gauza oso lasai egoten da, baina honek ez du esan nahi geldirik nagoenik, izan ere, nire margolanetara dedikatzen naiz.
Neguan, ekimen gutxiago dago, baina urte honetan nire margolanetarako astirik uzten ez didaten oso proiektu interesgarriak sortu zaizkit. Horietako bat Bilbon eduki nuen; Bilboko Udalak 140m2-ko horma bat eskaini zidan.
Gabonetan, GKE batekin, Palestinan izan nintzen Lotsaren Horma pintatzen. Esperientzia ikaragarria izan zen 700 km-ko murraila batekin nola bizi daitekeen ikustea, edota Belenetik Jerusalemera joateko kontroletatik iragatea… Hurrengo geltokia apirilean daukat Moskun, eta gero agenda, pixkanaka betetzen doa: Marseilla, Torrelavega,…



Beti ibiltzen zara bidaiatzen. Uste duzu zure lana gure mugetatik kanpo gehiago baloratzen dela barruan baino?
Ez dut uste kanpoan gehiago baloratzen denik. Agian, gehiago ulertzen da kanpoan, egiten ditudan erretratuak musika beltzaren inguruan aritu zen jendearenak baitira. Euskadin faltan botatzen dena da graffitiaren inguruko ekimen potente bat, bere garaian Donostiako Representa izan zenaren antzekoa (liburu bat ere plazaratu zen). Erlazioa duen ekimen bakar eta kontsakratua Break on Stage da. Egitasmo hau superpotentea da eta beti egiten zaio keinu bat graffitiari.

Nola hasi zinen kaleko pinturarekin?
Txikitatik egon naiz marrazten eta pintatzen eta argi neukan handitan pintatu nahi nuela. Institutuan BBB egiten nengoela, lagun koadrilak hip-hoparekin zituen harremanak zirela medio, neska lagun batzuekin lehen zirriborroak egiten hasi nintzen spray-arekin.

Extralargos kolektiboko kide zara. Zer kontatzen diguzu horretaz?
Lehenik eta behin, lagun talde bat da. Extralargos-ek, kolektibo gisan, hamar urteko ibilbidea du. Ehunka ekimen, erakusketa, kustomizazio, eta proiektutan hartu dugu parte, bai Espainian bai Europan, Brasilen, Malasian… Gure lanak Mural Art 1 bezalako liburuetan agertu dira eta gutariko bakoitzak bere bideari ekiten dio taldeko proiektuak aparte utzi barik.

Spary-arekin egiten den edozer graffitia da? Non hasten da street art esparrua?
Nik uste dut ezetz. Spray-a erreminta baino ez da, akrilikoa edota aerografoa bezala. Gatz da azaltzen mundu horretan ez dagoen bati, baina pintatzen dugunon artean ere oso iritzi ezberdinak ditugu graffitia izan behar duenari buruz edo ez denari buruz.
Street art-ak mila errekurtso ditu spraya hartu gabe. Batzuek teselak erabiltzen dituzte, munduko hiriak inbaditzen dituzten spaces-invaders direlakoak egiteko. Beste batzuek txantiloiak edota eranskailuak egiten dituzte, eskulturak, edota bestelako pintura erabiltzen dute nahi dutena lortzeko.

Zein da zure ikonografia nahiena? Zein mezu botatzen duzu zure pinturetatik? Kalean pintatzean lortu nahi dudana da, lagunekin tarte gozoa pasatzea, gozatzea, eta egiten dudana jenderengana heltzen bada eta zerbait transmititzen badio, ederto!, izan ere, guk inposatzen diegu graffitia.
Uste dut, graffitia idazten duten bi idazleren arteko elkarrizketa dela graffitia. Nik ez dut letrarik idazten, erretratuak pintatzen ditut eta horiek ulergarriak dira edonorentzat.
Hori ikusten duen edozein pertsonak ulertuko du, eta horregatik, gustatuko zaie edota kritikatuko dute, eta hori ez da hitzekin gertatzen. Beren formak, bolumenak, koloreak, distirak, erabat ikerturik badaude ere kaletarrentzat ulergaitza da eta uste dut hortik etor daitekeela beren kontrako gaitzespena.

Neska graffitilaria izateak arazoak ekarri dizkizu edota ondo joan zaizu kontua?Niretzat ondo. Beste neska birekin hasi nintzen eta gaur egun neska bakarra naiz taldean, baina urteak joan urteak etorri, beti izan dut laguntza taldean. Beste batzuek kexak entzuten ditut, baina ez dakit,… agian, zortea izan dut oso jende onak inguratu nauelako. Gainera, neskentzako arropa marka batek babeste nau: Nikita.

Nola dago gaur egungo graffitia Euskal Herrian? Eta kanpoan?
Euskal Herrian dagoen ezberdintasuna, kapitalen artekoan datza. Adibidez, Donostian, erabat debekatuta dago. Bilbon, -hangoa naizen arren- aspalditik ez dudala pintatzen. Uste dut oraindik badela zonalderen bat lasaitasunez pintatzeko, baina periferian, noski. Gasteizen leku guztietan ikus daitezke graffitiak.

Amaitzeko, zein lan edota proiektu dituzu buruan hemendik aurrera?
Bai, buruan baditu proiektu batzuk, baina erabat konfirmatuak egon arte… shhhhh.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button