LITERATURA

Abenturazko kontakizuna idatzi du Iñaki Irisarrik

Iñaki Irisarrik idatzitako …eta infernuko demonioa adiskide (Elkar) izeneko lanean agertuko dira Napoleonen tropak, eta Iruñea hiria hartu zuteneko zertzeladak.

Abenturazko kontakizun hori 1811ko udan goriturik dago; hiru urte badira Napoleonen tropak Iruñeko zitadelaz jabetu zirenetik, eta jendea nazkaturik dago frantsesak jasan eta elikatu beharraz. Hori dela-eta, gero eta gehiago dira Espoz Minak gidatzen duen gerrillarekin bat egiten dutenak, soldaduak behingoz Nafarroatik botatzeko. Hain zuzen, gerrillariekin elkartzera doa Babil, txirula jotzen duen mutiko xalo eta mutua, etsaiek aita hil diotela-eta. Erakusle ipiniko diote Txarro, gizonkote zakar eta basa, eta eginkizun berezia emanen diete, biei eta Bordeletik datorren Lauren gazte ilustratuari: mugaldera joatea, handik dabilen bidelapurra atzemateko, merkatarien joan-etorriak babestearren.

Iñaki Irisarrik letretako estreinaldia egin du Napoleonen sasoiko gerra giroan osaturiko abenturazko eleberriarekin;  garai zehatz baten kolore eta usainez ongi hornituriko kontakizuna da, botereen eta armen aurrean herritar xeheak galtzeko guztiak dituela gogorarazten diguna.

Iñaki Irisarri (Iruñea, 1969) ez da berria letren munduan, itzultzaile lanetan ibilia izan da, eta sari literario batzuk ere irabaziak ditu, baina aipatutako lan hori bere lehen eleberria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button