ESZENA

Berdintasuna landu, antzerkiaren bitartez

Bilboko Udalak Mikroantzerkia berdinentzat, ezberdinentzat eta niretzat izenburuko programa abiatu du, berdintasuna sustatzeko asmoz.

Ekimenak gizarte-estereotipoak hautsi nahi ditu, bai eta emakumezkoen partaidetza sustatu, esparru guztietan. Horretarako, antzerki-zikloa ondu du Bilboko Udalak, martxoaren 5etik 8ra bitarte, Bilboko Ercilla hotelean, eta Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.

Egun horietan lau antzezlan profesional antzeztuko dira, epaimahai batek hautatuko dituenak. Epaimahai horretara lanak bidaltzeko epemuga otsailaren 4a izango da, eta testuek gehienez 15 minutuko iraupena izango dute, eta euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke. Lanak bidaltzeko: microteatro@peopleing.es. Partaide bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu.

Amateurrek ere ekimenean parte hartu ahalko dute, tailerren bidez. Hiru tailer izango dira: Gidoia, Antzelana eta biak batera. Parte hartu nahi izanez gero: microteatro@peopleing.es edo 946 75 46 90 telefono zenbakia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button