MUSIKA

Azkena Rock jaialdia hamar egunez luzatuko da

Irailaren 22tik urriaren 3ra bitartean, Gasteizko Iradier Arenako agertokira rockaren aldaera guztien ordezkariak igoko dira, tartean, Loquillo, El Drogas, Carolina Durante, M Clan, Kaotiko, Ray Collins Hot Club, Los Estanques, Liher, Lendakaris Muertos eta Ezpalak. Guztira 21 talde arituko dira oholtza gainean.

“Gaur egungo egoera dela eta, ARFren tokia eta formatua aldatu egin behar izan ditugu behin-behingoz, baina ez, ordea, jaialdiaren espiritua. Guk rock’n’roll-a eta zuzeneko musika ditugu maite, eta barru-barrutik ateratzen zaigu rock’n’roll-aren korronte guztien ordezkariak ekartzea, dela rocka, dela punka, dela rockabillya, bai Estatuko rockaren izen enblematikoak”.

Jaialdiaren lehen egunean Lendakaris Muertos, Euskal Herrian egindako punkaren ordezkariak arituko dira. Haiekin batera, euskal rockaren promesik sendoenetako bat: Ezpalak. Taldeak psikodelia eta noise kutsuko fuzz gitarraz betetako bigarren diskoa haizatuko du.

Kontzertuetako edukiera kontrolatuta egongo da, eta COVID-19aren aurkako prebentzio neurri guztiak beteko dira kultura seguruko ingurune batean.

Egunez eguneko programazioa kontsultatzeko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button