IKUS-ENTZUN

Zinea euskaraz ikusteko aukera Sopelan

Sopelako Euskal Zinemaren Zikloa Kurtzio Kultur Etxean egingo dute eta orotara hiru film proiektatuko dituzte, Animal Channel, Izarren Argia, eta Checkpoint Rock. Guztiak 19:30ean hasiko dira.

Hilaren 13an ikusi ahal izango den Animal Channel (Maite Ruiz de Austri) publiko txikiari zuzenduta dago eta Cathy zikoinak eta Nicolas saguak osatzen duten bikoteren gorabeherak kontatzen ditu. Zikoina eta sagua lan egiten duten zinema ixtera derrigortuta daude. Beren ausardi eta imajinazioaz baliatuta erreportari lanetan hasiko dira Aita Saguak zuzendutako telebista kate berrian. Laster jabetuko dira ospetsu egingo dituen programa bat behar dutela. Ez da erraza izango.

Hilaren 25ean, berriz, helduek Mikel Rueda bilbotarrak zuzenduriko Izarren Argia filma ikusteko aukera izango dute. Pelikulan Victoriaren (Barbara Goenagak) istorioa kontatzen da. Alargun errepublikarra da eta Saturrarango espetxean eduki zuten preso. Bertan, erregimen frankistaren teoria bat gauzatzeko esperimentuak burutzen dira: umeak beren amengandik banatzearena erregimenaren aldeko familiei emateko, komunismoaren katea hausteko.

Azkenik, hilaren 26an gazteei zuzenduriko Checkpoint Rock filma proiektatuko dute. Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak zuzenduta, Palestinako musikarien inguruko dokumentala da.

Sopelako Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button