BESTELAKOAK

“Zure komikia maite dugu”, euskal komikiari buruzko erakusketa

Rumble!! komiki-argitalpenak euskal komikigintzaren inguruko Zure komikia maite dugu erakusketa paratu du Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan, maiatzaren 6a bitarte. Aipatu argitalpenaren zuzendari Jose Carlos Torrek koordinatu du erakusketa.

“Komiki eta ilustrazioaren hurrengo belaunaldiarentzako mezua izan nahi du erakusketak. Zuen komikian sinesten dugu, bai eta lanbidean eta dakarren hazkunde kulturalean ere”, esan du Torrek

Erakusketak 60 komikigileren 260 lan inguru biltzen ditu. Horrekin batera, Euskal Herriko komikigintzaren ibilbide historikoa jasotzen duen dokumentala ere izango ikusgai, 1894az geroztik.

Lan gehienak komikigile gazteek egin dituzte, baina izen entzutetsuen obrak ere badira: Borja Crespo, Dani Fano eta Mikel Begoña, besteak beste. Egileak ez ezik, erakusketak autore horien sustatzaile eta editoreek egiten duten lana ere nabarmendu nahi du.

Erakusketarekin batera, Rumble!! aldizkariaren 18. alea plazaratu da. Komiki argitalpen horrek bost urteko ibilbidea bete berri du, eta bide oparo horretan egindako lanak ere bildu dituzte erakusketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button