IKUS-ENTZUN

Hitoshi Matsumoto zinegileari buruzko zikloa, Bilbaoarten

Bilbaoarte zentroak Japoniako sortzaileekin lotutako zenbait jarduera ondu ditu: Berlinen finkatuta dagoen Maki Na Kamura pintore japoniarren Horizon, rainbow and horizon erakusketa eta Kenji Mizoguchi zine-zuzendariari klasikoari buruzko zikloa.

Gaurtik aurrera, bi horiei Hitoshi Matsumoto zinegile garaikidearen filmak gehituko zaizkie, izan ere, Bilboko arte-zentroak hiru pelikularekin osatutako programa prestatu du.

Hala, gaur bertan, Big Man Japan (2007) izenburuko filma proiektatuko da, 19:00etatik aurrera. Matsumoto zinegile eta umoristaren estreinako lan luzea da, eta dokumental faltsuen generoaren baitan sar daiteke. Hondatuta eta etsita dagoen super-heroi tokiotar baten istorioa biltzen du: Tokio hiria defendatu behar du, kanpoko munstroen erasoengandik. Lan bitxia da eta barregarria da zinegile japoniarrarena.

Amaitzeko, otsailean Matsumotoren beste bi lan pantailaratuko dira, Bilbaoarten: 13an, Symbol (2009) eta 27an, Scabbard Samurai (2010).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button