ARTEA

Egonaldietako ekoizpen artistikoak ikusgai, Tabakaleran

Azken bost urteetan Tabakalerako Artisten Gunean garatu dituzten artisten lanak bildu dira Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza izeneko erakusketan. Maitzera arte bisitatu ahalko da mostra hori.

Hasiera 2015en izan zen, eta bertan egonaldiak egin dituzten artisten lanak erakutsiko dira. Aurkezten diren lan askok bertako eta nazioarteko zirkuituetan zehar egin dute ibilbidea, eta erakusketa honen bidez, sortu ziren lekura itzuli dira.
Denetatik dago ikusgai: pintura, eskultura, instalazioa, argazkia, soinua edo bideoa, besteak beste, eta horien bidez lantzen dituzten gaiak “askotarikoak dira, eta kasu batzuetan elkarrekin lotuta daude, edo antzeko ikerketa-ildoak partekatzen dituzte, bai eta testuinguru komunak ere”. Gainera bakarka lan egiten duten artistak eta elkarrizketa, ikaskuntza eta ulermena ardatz dituzten sorkuntza prozesuetan elkarrekin lan egin dutenak ere izan dira bertan.

Modu horretan, erakusketa-ildo berri bat irekiko da Tabakaleran, “Artisten Gunean gertatzen diren ekoizpen artistikoko prozesuak agerian jartzeko helburuari erantzuten diona, eta datozen urteetan jarraipena izatea dago aurreikusita.”

Artisten Gunea topagune bat da, eta bertan, espazioaz gain, “artistek hainbat baliabide dituzte eskura, hala nola errebelatze-laborategiak, ikus- entzunezko postprodukzioko kabinak edo gorputza eta arte biziak lantzeko platoa”.
Horren inguruan, Lantegi Irekiak antolatzen dira, bertan dauden artisten lana eta haien lan-prozesuak ezagutzera emateko, eta artisten eta publikoaren arteko topaketa eta elkarrekintza ahalbidetzeko.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button