BESTELAKOAK

Euskarazko sorkuntza sustatu eta sortzaileei erraztasunak eman

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Sormen Beka Da! abiatu dute. Durangoko Azokara begira ekimenak sortzen lagundu nahi du egitasmo honek. Lehengo deialdia zabalik egongo da irailaren 21era arte.

Sormen Beka Da egitasmoaren helburua “euskarazko  sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei  bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da”. Durangoko Azokaren baitan biltzen diren diziplinak kontuan hartuko dira: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Deialdi bakoitzean diziplina bat  hartuko da oinarritzat, eta 2018an, literatura izango da oinarri.

Bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da (Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu, eta  horiek proiektuaren defentsa egin beharko dute  epaimahaiaren aurrean).

Sormen Beka deialdiaren oinarri guztiak www.durangokoazoka.eus  webgunean eskegita daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button