BESTELAKOAK

R. M. Azkue Literatura Sariak abian dira

R. M. Azkue Sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia eta orain, lanak aurkezteko epea zabalik dago, abenduaren 16ra arte. Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak urtero antolatzen duten sariketa hauetan bi genero saritzen dira: narrazioa eta olerkia. Sariketa hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio- edo olerki-lan aurkez daiteke. Lan originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira.

Sari bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Lanek gutxieneko luzera izan beharko dute: narrazio arloan, A mailan, 2 folio, eta B mailan 4 folio. Olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko dituzte, eta B mailan 30 lerro.
Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo.

Lan saritu guztiak argitaratuko dira, liburu batean. Epaimahaikoen erabakiak 2014ko otsailaren 28a baino lehen iragarriko dira.

Oinarri guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button