MUSIKA

Soinu psikodelikoak zabalduko dituzte larunbatean Mogambon

Siena Root estreinakoz izango da gurean. Hirukote suediarrak 60ko eta 70eko rock estiloan bustitzen ditu bere doinuak, blues, hard rock eta bereziki psikodelian. Azken estilo horren ezaugarrietako bat den eklektizismoa ere erakusten du rock bandak bere musikan, hala nola, musika hinduaren zertzeladak edo erritmo afrikarrak. Larunbatean Different realities (2009) euren laugarren lana aurkeztuko dute Mogambon. Jada 150 kontzertutik gora eskaini dituzte Europan barrena, tartean, Ten Years alter, Blue Cheer, The Melvins edo Karma to Burn taldeekin.

Gasteizko Soulbreaker Company taldearen jarioa ere psikodelian barrena bidaiatzen da, hard rock estiloa baztertu barik. 2008 urtean The Pink Alchemist izenburuko lana plazaratu zuen, eta laster Ítaca diskoa kaleratuko dute, biak Alone Records diskoetxearekin. Lan berria Galesen grabatu dute Dave Anderson teknikari eta baxu jotzailearen Foel Studios estudioan. Anderson, gainera, Groundhogs taldeko baxu jotzailea da eta Hawkind edo Amon Duul II talde psikodeliko klasikoetan jo du. Beraz, teknikari eta taldearen artean estilo sintonia nabarmena da.

Bestalde, etzi, hilak 19, Amerikako Estatu Batuetako Florida hiriko Torche taldeak eta Iruñeko Antigua & Barbuda taldeek joko dute Mogambon. Bandok metal, stoner, eta Indie-rock estiloak jorratzen dituzte. Kontzertua 21:30ean hasiko da.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button