BERTSOTAN

Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren azkeneko topaketa

Oionen, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren azkeneko topaketa jokatuko da larunbat honetan. Araba Errioxako bertso-eskolak antolatuta, lau talde arituko dira bertsoa eta musika uztartzen dituzten bitartean.

Hortxe, 12:00etan, Aramaioko Elexpuru ta 4, Lautadako Sorginetxe, Arabar Errioxako Txandrio eta Mendialdea juntatuko dira, eta herriko plazatik abiatuta bertso-triki poteoa egingo dute. Bazkal ostean, 16:30etatik aurrera, bertso saio musikatuan arituko dira bertsolariak. Talde guztien bertsolariek parte hartuko dute.

Hurrengo zita, martxoaren 12an izango da Argantzunen. Bertan bukatuko da aurtengo Arabako Bertso Kuadrilla artekoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button