MUSIKA

Aste honetan amaituko da “Bilbao Distrito Jazz” zikloa

Bilbao Distrito Jazz programak hainbat kontzertu egin ditu hil honetan udaltegi ezberdinetan. Zikloak generoan erreferente diren artisten eskutik, hiriko auzoetara hurbildu ditu kontzertuak. Aurtengo edizioan parte hartzen ari diren talde eta artistak honako hauek izango dira: Mula, Ainara Ortega & Joaquín Chacón, Tony Glausi Quartet, Xavi Torres Trío, Organ Freeman, eta Irene Reig Trío. Kontzertuak ostiraletan dira, 19:00etan.

Otsaileko kontzertuak iragan dira (Mula taldea, Ainara Ortega & Joaquín Chacón, eta Tony Glausi Quartet) eta diogun moduan, martxoan zikloa amaituko da.
Martxoaren 15ean izango da azken kontzertua, eta Deustuko Udaltegian, Irene Reig Trío taldea arituko da. Irene Reig gaur egungo jazzeko saxofoi-jotzaile ezagunenetako bat da. Hainbat sari eta diskoz betetako ibilbide luzea egin du, eta bere musika eta proiektuak eszenatoki eta jaialdi entzutetsuetan aurkeztu ohi ditu.
Kontzertua 19:00etan izango da, eta berarekin Pau Sala kontrabaxua, eta Joan Casares bateria-jolea arituko dira.

Bestelako informazio hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button