MUSIKA

Euskadiko Soinuak programa Cannesen da

Euskal Herriko musika industria ordezkatzen duen Euskadiko Soinuak programa Frantziako Cannes hirian egin ohi den Midem jaialdiaren 46. edizioan parte hartzen ari da. Jaialdia iragan larunbatean hasi zen eta bihar amaituko da.

Euskadiko Soinuak hamaikagarren urtez ari da parte hartzen Midem jaialdian. Euskadiko Soinuakekin batera Euskadiko musika industriako 9 elkarte eta enpresa joan dira, baita Etxepare Institutuko ordezkariren bat ere. AUS-ART Records, BAGA-BIGA, BALEA musika ideiak, EHDE disketxeen elkartea, ERRABAL, GAZTELUPEKO HOTSAK, URBAN MUSIC (Goi Music), SONORA ESTUDIOS eta DISTROLUX (Munster Records, Vampisoul…) daude ordezkatuak Euskadiko Soinuakek Cannesen jarri duen standean.

Sektoreko profesionalentzako topagune izateaz gain, Midem azokaren ezaugarri nagusia musikaren teknologiaren eta komunikabideen etorkizunerako begirada osatzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button