Nontzeberri

“BLV-ART” jaialdiaren azken egunak

Abangoardiako proposamenez betetako azken egunetan sartu da BLV-ART jaialdia. Bihartik ekainaren 13ra bitartean, Bilbo Zaharreko kaleak izango dira jaialdiaren bost proposamenen agertoki nagusia.

Bihar izango da lehen zita, 19:30ean, Mariaren Bihotzaren Plazako Aztarnategian. Bertan, Beatriz Sanchezek egingo du Ex Tradicional 48003 pieza. Hitzaldi performatibo eta bideokreazio horrek herrietako jai tradizionalak simulatzea planteatzen du, gainera “praktika eta adierazpide ohikoenak erabiliz: desfileak, kantutegiak, esaldiak, buruhandiak, dantzak edo jolasak”.

Ostegunean, 19:30ean, eta Bilborock Aretoan, Node konpainiak Natura 2021 lana egingo du.  Dantza, performance eta ikus-entzunezko pieza bat da, dantzari bat protagonista duena. “Ahalduntzearen aldeko oda bat da, bai eta jarrera bat eta helburu bat, aurrera egitea alegia, defendatzeko gune bat sortzeari oda bat ere”.

Ostiralean, San Frantziskoko Udaltegian, La Pacheca Collective konpainiak 1ª Democracia: Antifranquismo ikuskizuna egingo du. Proposamen hori, zentzumenetatik abiatuta, oroimena lantzeko ariketa kolektiboa da.

Larunbatean, ekainak 12, Berreginen Museoan, MAR-MAR Nerea Martinez konpainiak Abrazo dantza aurkeztuko du. Lan horrek Harrobia ekoizpen-zentroak sustatzen duen Eszenabide 2020ren deialdian beka jaso du, eta formatu luzean estreinatuko da hurrengo BAD jaialdian.

Azkenik, igandean, ekainak 13, 13:00etan, eta Mariaren Bihotzaren Plazako Aztarnategian,  Isaac Erdoizak eta Nazario Díazek Conversation Pieces (Fuego verde) lana egingo dute. Obrak soinuaren izaerari buruz gogoeta egiten du.

Jakingarri guztiak eta sarrerak, www.bilbaokultura.eus helbidean daude.

Exit mobile version