BESTELAKOAK

“Sustrai Erreak-2. Guernica 1937”

Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrena dela eta, gaur berton, Sustrai Erreak-2. Guernica 1937 liburuaren aurkezpen-ekitaldia, egin dute Gernika-Lumoko Batzar Etxeko Beiratearen Aretoan. Bertan Bizkaiko Batzar Nagusien presidentea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuordea, Gernika-Lumoko alkatea eta BBK fundazioaren ordezkaria izan dira ekitaldian.

Gernikako bonbardaketaren inguruko azterlan zabala da aurkeztu den liburua. Aldaba aldizkariaren zuzendaritzak eta Gernikazarra historia taldeak egin dute lan mardul hau, 1937ko apirilaren 26an Gernikak jasandako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen den honetan.

“Gernikan gauzatutako eraso basatiaren funtsezko gaiak eta haien ondorioak aztertzen dituzten zortzi kapituluk osatuta dago obra. Hainbat pertsonaren (Steer, Labauria, Onaindia, Elosegi, bonbardaketatik bizirik irtendakoak…) testigantzez gain, bereziki aipatzekoak dira abiazio alemaniarraren eta italiarraren partaidetzaren eta erantzukizunaren analisia eta, historian merezia duten lekua emate aldera, biktimei dagokienez egindako ikerlana ere”, komentatu dute antolatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button