MUSIKA

Esne Beltza taldeak bere disko bidaiariena plazaratu du

Esne Beltza taldearen bigarren lana, -Esne Zopak egitasmoarekin plazaraturikoa ahaztu gabe-, euskalduna, globala, errebeldea eta sustraiduna dela esan du Ritxi Aizpuru Baga Biga diskoetxeko arduradunak gaur goizean egin duten aurkezpen-ekitaldian, Basque, global, rebel & roots esan du ingelesez.

Grabazioa 100dik gora kolaboratzailek parte hartu dute. Grabazio lana sprinta izan dela esan du Xabi Solanok. Izan ere, duela urtebete hasi ziren grabatzen Japoniako hotel batean. Mexikon eta Beiruten ere burutu zituzten zenbait grabazio saio. Lanik handiena, baina, Garate estudioetan egin zuten hilabetez, gero hiru astez egon ziren Hazparnen nahasketak egiten Paxkal Etxepareren estudioan. "Denbora gutxi izan dugu, eta estudioko lan asko egin dugu, baina oso harro gaude egindako lanarekin".

Noa lana, taldeak egindako bidaia ezberdinen ondorioa dela esan du Solanok. Hala, hainbat estilo eta hizkuntza entzun daitezke, beti ere, mundu osoko laguntzaileek egindako ekarpenari esker. Cumbia, rap, rumba, trikia, reggae, dancehall eta arabiar rapa dira disko zabal honetan entzun daitezkeen estiloak. Mestizaje musikal horren harira, Esnez Beltza "egitasmo bidaiaria" dela esan du Zigor Lampre DZ disko jartzaileak.

Hitzei dagokienez, "denetarikoak" dira eta gehienak Jon Garmendia Txuria-k egin ditu. Hala, "Noa kantua, esaterako, lasaia izan arren, ez du maitasunaz hitz egiten, etorkinez baizik; eta, Hona Bostekoa (aurtengo Kilometroak festako doinua) hitz jokoa da ume eta gurasoek elkarrekin jolas dezaten", azaldu dute.

Horrez gain, taldearen helburu nagusiak ondo pasatzea, musikaz gozatzea eta jendearekin kontaktatzea direla nabarmendu dute, "kontzertuak festa bihurtu, musika alaia da, estilo asko badira ere". Griña horren erakusle udan Euskal Herri osoan emango dituzten 30 bat kontzertuak dira, tartean, Londres, Alemania eta Argentina ere bisitatuko duten arren. Datorren urtera begira, berriz, gurean gutxiago jotzeko asmoa dute, kanpora gehiago ateratzeko.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button