ARTEA

Maider Lópezen bakarkako erakusketarik handiena hartuko dute Kutxa Fundazioa Kuboak eta Tabakalerak

Kutxa Fundazioak eta Tabakalerak Ukitu erakusketa aurkeztu dute, Maider López artista donostiarrak orain arte egin duen bakarkako erakusketarik handiena. Erakusketa Kutxa Fundazioa Kuboren 25. urteurrena eta Tabakaleraren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu da, bi erakundeen arteko lankidetza berritzaile gisa, eta bi egoitzetan egongo da ikusgai artistaren lana.

Maider Lópezek (Donostia, 1975) nazioarteko ibilbidea du: Veneziako Bienalean (2005), Istanbulen (2013) eta Sharjah-n (2009) parte hartu du, eta bakarkako hainbat erakusketa  ere izan ditu: Tocar el Museu (Museu Museu d’Art Modern, Tarragona, 2024), Arnasa (Bilboko Arte Ederren Museoa, 2022), Art is Happening (Statens Konstrad, Suedia, 2019), eta Polder Cup (Skor and Witte de With, Herbehereak, 2010). Bere lanak, besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoa, Artium, Kutxa Fundazioa, Koç Foundation eta Towada Art Centerreko bildumetan daude.

Erakusketak 25 proiektu biltzen ditu eta horietako batzuk lehenengo aldiz ikusiko dira. Hiri- eta natura-inguruneetan esku hartzearen eta jendearen partehartzearen bidez garatzen du lana Maider Lópezek. Eraikinetan, plazetan, mendietan, herrietan edota hondartzetan egin izan ditu akzio eta proiektu desberdinak. Bere ekintza batzuk eskala handikoak dira eta beste batzuk sotilagoak. Besteekin eta ingurunearekin dugun harremana aldatzera gonbidatzen gaituzten obrak dira, hain zuzen ere.

Erakusketa datorren urteko otsailera arte egongo da ikusgai. Artistari buruzko informazio gehigarria hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button