BESTELAKOAK

Ahotsenea arnasa hartzen hasi da

Irailaren 23an zabalduko da 2013ko Ahotsenean izena emateko epea mota guztietako sortzaileentzat.

Bertatik adierazi digutenez, aurreko urteetan legez, bi baldintza baino ez dira bete beharko: Euskaraz sortutako lanak izatea eta 2013an argitaratutakoak izatea. Hala, bertan parte hartu nahi duten musikari, idazle, argitaletxe eta bestelakoek euren izena emateko parada daukate. Horretarako, ordu erdiko tarteak daude, aurkezpenak zein zuzeneko ekitaldiak egiteko.

Liburuei dagokienez, Ahotsenean literatura edota musikari buruzko liburuak baino ezingo dira aurkeztu. Idazle bakoitzak aukera izango du elkarrizketatzaile edo berba-laguna aukeratzeko.
Musikari buruzkoak Julen Azpitarte
www.nontzeberri.com webguneko kazetariaren ardurapekoak izango dira.

Ahotsenea, Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea da eta bi espazio biltzen ditu bere baitan. Alde batetik, sortzaileek, kazetari edota berba-laguna alboan dutela, euren lanari buruzko azalpenak eskaintzeko tokia. Eta bestetik, aurten plazaratutako liburu zein disko aurkezteko aukera ematen da zuzeneko emanaldien bitartez.

Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira burutu. Informazio gehiago jaso nahiz izanez gero sartu blogean: www.ahotsenea.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button