MUSIKA

The Hot Wok bandak Alemanian joko du

Gasteizko The Hot Wok laukoteak bere “Electro Funky Jazz Brass” doinuak aurkeztuko ditu Alemaniako Regensburg hirian uztailaren 5ean eta 6an egingo den Bayerisches Jazzweekend 2012 jaialdian.

Gonzalo Fernandez de Larrinoa (tronboia), Raul Romo (saxoa eta flauta), Periko Raez (bateria eta perkusioak) eta Jonko Sanchez Rexach (halikoia eta bonbardinoa) musikariek osatzen dute The Hot Wok talde instrumentala. Gasteiztarrek jazz eta funk doinuak jorratzen dituzte, baina bestelako estiloak ere bereganatzen dituzte, tartean, latin jazza, diskoa, edo calypsoa.

Iragan urtarrilean Main Dish izenburuko bigarren lana argitaratu zuten. Taldekideen hitzetan, grabazioa Electro Funky Jazz Brass estiloan bustita dator. Horrela, lan dantzagarri horretan askotariko doinuak entzun daitezke, hala, Salsa Barbara doinuak latin kutsua erakusten du eta La Sopa Boba, berriz, funk estiloko tenpo ertaina da. Azkenik, Flutemute doinuak flautak gidaturiko jazz pieza iradokitzailea da.

Zorte on Alemanian!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button