BESTELAKOAK

“Irudimenetik paperera” izeneko tailerra, Bizkaiko Foru Liburutegian

Jarduera honen helburua norberaren sormen prozesua hobetzeko gakoak ateratzea eta idazketaren bidez praktikan jartzea da. Tailer honen irakaslea Miren Begoña Lauzirika izango da, eta  euskaraz eskainiko da apirilaren 4tik 25era arte.

Tailerraren zeregina hainbat saiotan banatuko da. Lehen saioan Zer lortu nahi da? Sormen estimuluak gaitik abiatuko da: Norberaren bakantasunarekin lotzea, sormena, adimena, gorputza, emozioak, ingurua; sormen giroa nola lortu.
Bigarren saioan gaiak eta estiloak landuko dira; zeintzuk dira norberaren interesak? Orri zuritik flowera, eta sormen teknikak nola eta noiz erabili.Hirugarren saioan oztopoak, sormen blokeoak eta bestelakoak nola gainditu.
Azkenik, 4. saioan taldean idaztea, eta ikasitakoaren laburpena egingo da. Eta orain zer? Zer gertatzen da idazketa proiektu bat bukatzen denean?
Metodologiari dagokionez, parte-hartzaileen helburuetara orientatuko da, ikasitakoa finkatzen laguntzen duen inguru seguru batean esperimentatuko da, eta jolas kutsua duten dinamikak egongo dira, norberaren konfiantza hobetzera zuzenduak.
Tailerra doakoa da eta martxoaren 14tik 31ra bitartean eman ahal izango da izena  Liburutegian bertan edota webgunean (www.bizkaia.eus/foruliburutegia). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button