ARTEA

Juantxu Rodriguez argazkilariaren lana, Portugaleten

Juantxu Rodriguez argazkilari portugaletetarraren irudiekin osatutako Margen Izquierda, mi entrañable caos izenburuko erakusketa paratu dute udalerri horretako Salazar Dorrean.

Rodriguez 1989an hil zen Panaman, Jesuiten inguruko lan bat egiten ari zela, marine estatubatuar baten balaren ondorioz. Erakusketaren bitartez, antolatzaileek argazkilariak utzitako lana gogoratu nahi dute.

Erakusketan 1988tik eta 1989ra bitarte eginiko irudiak jasotzen dira, eta argazkietan garai hartako Ezkerraldeko egunerokotasuna islatzen da: Eskorbuto taldearen irudiak, emakumeak moilan eguzkia hartzen, manifak, labe garaiak… zuri eta beltzez eginak, uneko edertasuna islatzen dute.

80ko urteetako krisi industrialari eta aldaketa politiko eta kulturalei buruzko lan fotografiko bikaina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button