Bilboko Azkuna Zentroan Classique = Moderne zikloa duzue martxan, eta bertan zinemaren historian duten garrantziagatik kultuzko filmak ematen ari dira.
Zikloa Japoniako zinemako bi maisuren lanik bikainenekin hasi zen: Kenji Mizoguchi eta Yasujiro Ozu. Haien ostean, Robert Bresson, Billy Wilder, Buñuel edota Berlangaren lan handiak pantailaratu dira.
Aste honetan, Howard Hawks zuzendariaren His Girl Friday (1940) filma pantailaratuko dute. “Hildy Johnsonek, Morning Post egunkariko erreportaririk onenak, iragarri du kazetaritza utziko duela ezkontzeko eta familia bat izateko. Baina Walter Burns, egunkariko editorea eta Hildyren senar ohia, ez dago hori onartzeko prest. Beraz, mota guztietako trikimailuak erabiliko ditu egunkarian atxikitzeko”.
Horren ostean, Fellini, Truffaut, Orson Wellews edota Buster Keatonek zuzenduriko filmak ikusteko abagunea eskainiko da.
Datozen saio guztien gaineko informazioa: Azkuna Zentroa.
