ESZENA

Dantzari Txiki Eguna igandean ospatuko dute Sodupen

200 ume baino gehiago bilduko ditu ekainaren 6an Sodupen ospatuko den Dantzari Txiki Egunak. Aurten, Bizkaiko eta Arabako dantza taldeetako 200 ume baino gehiago bilduko ditu alarde horrek.
Zehazki, honako talde hauek hartuko dute parte: Balmasedako Eguzki Dantza Taldea, Gorlizeko Aratz Dantza Taldea, Zallako Ibai Lorak Dantza Taldea, Karrantzako Mendi Harana Dantza Taldea, Laudioko Itxarkundia Dantza Taldea, La Quadrako Eguzki Barri Dantza Taldea, Orozkoko Ubixeta Dantza Taldea eta Sodupeko Gazte Berri Dantza Taldea.

Azpimarratzekoa da osatu den egitarauaren barruan, umeek euren taldeetan urtean zehar ikasi dituzten dantzen erakustaldia egingo dutela Enkarterriko udalerri hau osatzen duten lau herri-guneetan.

11:00etan hasiko da ekimena. Ume guztiak Sodupeko Herriko Plazan bilduko dira, hamaiketakoa egiteko. Geroago, 12:30ean, dantza alardea Sodupeko, La Quadrako, Zaramilloko eta Gueñeseko plazetan. 14:00etan, dantzarientzako bazkaria Sodupeko kiroldegian.
17:30ean, dantzari txiki guztien jaitsiera eta desfilea Sodupeko udal kiroldegitik Herriko Plazara eta 18:00etan, talde guztien alardea Sodupeko Herriko Plazan, erromeria eta jai amaiera.

Gueñeseko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.