BESTELAKOAK

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiko talde lehiaketa

Lehiaketara jazz musika jotzen duen Europako edozein talde aurkez daiteke, joera edo estiloa kontuan hartu barik. Hautapen Batzordeak haietariko lau talde aukeratuko ditu, uztailaren 2an eta 5ean bitartean joko dutenak. Izena emateko epea otsailaren 15ean amaitzen da.

Parte hartzeko eskabide orriei, taldearen kalitatearen egiaztagarri izan daitekeen edonolako materiala erantsiko zaie, taldeak grabatutako CD bat eta kalitate oneko argazki bat bidaltzea erabat ezinbestekoa izango da.

Aukeratutako taldeek esku-dirua jasoko dute, 1.000 eta 2.000 euro artekoa, kontzeptu guztiak barne (bidaia, egile-eskubideak…), baina egonaldia antolakundearen esku dagoela.

Lehen saria: 3.750 euro, disko baten edizioa eta trofeoa izango da; bigarren Saria: 1.500 euro eta trofeoa, eta bakarlaririk onenak 750 euro eta trofeoa jasoko ditu..

Gainera, talde irabazleak beste kontzertu bat emango du Jazzaldian.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button