ARTEA

Bizkaiko museo eta aretoak emakumeen ekarpenen ispilu

Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoetan ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da, emakumeek historian zehar egin duten ekarpen handia erakusteko helburuz.

Hala, data hori probestuz honako helburuak bete nahi dira: XX. mendearen hasieran emakumeek nola egiten zuten lan La Encartada fabrika-museoan gogoratzea; Eulalia Abaitua nor izan zen ezagutzea; saregileen eta kordeleren lan latza deskubritzea; emakumeak historian izan duen zeregina ezagutzea; Bizkaiko Abangoardiako 10 emakumeren ekarpen handiaz ohartzea edo emakume batzuek Bizkaiko historiari buruz egin dituzten ikerketez jabetzea, eta abara.
Horiek dira martxoan Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoetan (Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon, Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon, La Encartada fabrika-museoa Balmasedan, Txakolinaren Museoa-Txakolingunea Bakion, El Pobaleko Burdinola Muskizen, Santimamiñe Kortezubin eta Rekalde Aretoa Bilbon) Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eskaintzen diren jardueretako batzuk.

Baten bat nabarmentzearen, martxoaren 9an proiektatuko da Geu be bagara itsasoa dokumentala Bermeoko Arrantzaleen Museoan. “Itsasoko lan hauek ondo bereizita egon dira: gizonak arrantzan aritu dira eta emakumeak portuko jardueretan. Jarduera horiek bigarren mailakotzat jo dira eta emakume horiek ez dute itsasoko gizonen osperik eta ikuspenik izan”. Beste aldetik, Euskal Herria Museoan, Emakume artean paseatzen martxoaren 5, 12, 18 eta 26an egingo diren bisita gidatuak dira. Bisita horietan euskal emakumeak politikan, erlijioan eta ekonomian subjektu aktibo gisa egin duen lana jorratzen da. Eta martxoaren 8tik aurrera ikusgai dagoen Abangoardiako 10 emakume Bizkaian erakusketari ere egingo zaio erreferentzia.
Txakolinaren Museoa-Txakolingunean (Bakio) erakusgai dago Gure Aurreko Andrak. Mujeres Vascas de ayer erakusketa. Eta Muñatones gazteluan (Muskiz) Janire Castrillo historialariak Nola bizi ziren emakumeak Bizkaian Erdi Aroan? hitzaldia emango du martxoaren 11n.
Azkenik, Rekalde Aretoan, Inés García artistari buruzko hainbat jarduera eskainiko dira, gaur egun erakusleihoan SLIDES, (Movimiento entre silencio) erakusketarekin ikusgai dagoen artista.

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button