ESZENA

“Magia Sinpatikoa” antzezlanaren aurre-estreinaldia

Igande honetan, urriak 19, 19:30etan eta Markina Xemeingo Uhagon kulturgunean, Horman Poster konpainiaren eskutik, Magia Sinpatikoa antzezlanaren aurre-estreinaldia izango da.

Lanaren sinopsia hauxe da: Umetxoak bezala sorgindu gaituzte historia horrela izan delako kontu horrekin. Magia Sinpatikoa europarroi dagokigun historia kolonialari begirada bat da. Klixeen bitartez kuadro bat, paisaia bat eraikitzen da zeinaren bitartez XXI. mende hau arroztu eta berrezagutu ahal den. 
Igor de Quadra eta Matxalen de Pedrok gidatzen duten obra honetan Mbaye Sene dantzari senegaldarrak ere parte hartzen du eta ondorioz, obran euskara, gaztelera eta wolof nahasten dira.

Horman Poster 2010. urtean, Matxalen de Pedro eta Igor de Quadraren elkarlanetik jaiotako proiektua da. Elkarlan hori eszenarako lengoaia poetiko bat eraiki, partekatu eta ikertzeko interesetik sortzen da. Orain arte, Follow ni (2010) eta After you (2011) lan koreokartografikoak sortu dituzte, bai eta Pasado perfecto / Iragan perfektua (2012) antzezlana ere.

Obra honek interesa piztu du eta hainbat txokotan eszenaratuko dute. Hala, Markinakoaren ostean, urriaren 24an, BAD Jaialdian arituko dira. Gero Bartzelonara doaz, eta abenduaren 21ean, Gasteizen izango dira.


 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button