Bigarrenez izango da ikusgai Erroman Asier Gogortza argazkilari beratarraren Concrete Landscapes erakusketa, iazko apirilean izan zuen harrera onari esker.
Izan ere, 2010ean Pin Hole Day 2011 jaialdiaren barruan erakusketa aurkezteaz gain, pin hole argazkilaritza tailer bat eman zuen nafarrak.
Pin hole teknika horri jarraiki, erakusketa honetako argazkietan aspaldi ahazturiko bunker militarrak erabiltzen ditu Gogortzak pin hole kamera gisa, eta barruko paretetan islatzen den paisaiaren irudia erakusten du.
Pin hole, edo kamera estenopeikoa, argazkilaritzaren hastapenetan erabili zen lehen tekniketako bat da. Horretarako zulo txikia duen kamera ilun bat eta pelikula bat baino ez da behar (pin hole orratz begia da ingelesez). Gogortzak bunkerren paretak erabiltzen ditu kamera bezala eta bunkerreko leiho txikiak pin hole lana egiten du, kanpoko paisaia porlanean islatuz.
Nontzeberriko Argazkigela atalean Gogortzaren zenbait lan ikus daitezke.
