ESZENA

Kartel lehiaketaren deialdia dFERIAn

Donostiako Arte Eszenikoen Jaialdiak, dFERIAk, 2016ko edizioaren kartel lehiaketa abiatu du. Norbanakoak eta enpresak gonbidatu ditu bertan parte hartzera irailaren 18a baino lehenago. Hurrengo edizioko kartelaren gaia Elkarrizketak da, eta irudi irabazleak 1.000 € hartuko ditu.

Aurkeztu beharreko zirriborroak euskarri informatikoan (JPG formatuan, 72 ppp bereizmenarekin eta 62 x 88 cm proportzioarekin) aurkeztuko dira, eta bertan erabilitako irudiek “generoen ordezkaritza orekaturako joera izan beharko dute, rol eta estereotipo tradizionalak bultzatu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu aukeraketari lotutako diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez”.

Proposamenak dFERIAko webgunearen bitartez bidaliko dira: www.dferia.com. Bertan ere begiratu ahal dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button