IKUS-ENTZUN

Badator BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia

Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera izango dugu berriz, abenduaren 9tik 18ra arte gauzatuko den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioari esker.

Aurten, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten 59 film ikusi ahal izango dira Bilboko pantailetan (Sala BBK, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia); horietarik 56 film Sail Ofizialean (Sail Ofizialak 25.200€ banatuko ditu, 14 izendapenekin), eta makina bat estreinaldi, tartean, nazioarteko 16 estreinaldi. Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 10 filma ikusteko parada egongo da.
Horretaz gain, 2 film Zabalandi lehiaz kanpoko atalean: Everest-Sea to Summit (mendi zinemagintzaren historian sarituena izan den pelikula) eta Into the Ice (Hego Amerikako Darwin mendikatera eginiko espedizio zientifiko-alpinistikoa). Bai eta Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2022 jasotako film laburra ere: Lobos, Marina Garcia Andreu zuzendari asturiarrarena

Guztira 31 zine saio programatu dira 15. ediziorako, eta filmez gain, 4 hitzaldi/mahai-inguru eskainiko dira, bai eta 3 erakusketa ere.

Atzoko aurkezpenean ere, gauza askoren artean, Mendi Film Festival Elkartea eta Sua Edizioak argitaletxeak elkarrekin sortutako komiki bildumaren hirugarren alea aurkeztu zen: Andres Espinosa. Bakarrik eta libre izenekoa. Everest, Herri oso bat gailurrean eta Iñurrategi Anaiak, mendiari bihotz emanak komikien segidakoa da hirugarren hori, eta goi-mailako alpinista aitzindari bati dedikaturik dago: Andres Espinosa zornotzarra (1903-1985). Aurrekoetan bezala, Ramon Olasagastiren gidoia eta testuak, César Llagunoren ilustrazioak, eta Felipe H. Navarroren koloreak bildu dira lan horretan.

Datorren hilean mendi guztietan egin daitezkeen abentura bizigarri guztiak izango dituzue ikusgai, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button