LITERATURA

Liburu berriak gaztetxoenentzat

Castillo Suarezek idatzitako Nobio bat nire amarentzat (Iñaki G. Holgado izan da marrazkigilea) eta Uxue Alberdik idatzitako Ezin dut, eta zer? (Jokin Mitxelena marrazkigilea) lanak dira gaztetxoenek irakurri ahal dituzten lan berriak.

Castillo Suarezek plazaraturiko lanean istorio hauxe kontatu nahi izan die txikiei: “Jagoba botika baten gainean bizi da, amarekin. Botikaria baitu ama. Baina amak arazo bat du Jagobaren iritzian: ez dauka nobiorik. Hortaz, amarentzako nobio bila hasiko da han-hemen, hainbat aukera neurtuz: bere lagun Edortaren aita? Igerilekuko soroslea? Botiken garraiolaria? Azkenean iragarki bat ipiniko du Internet-en, eta hortik aurrera etorriko dira ustekabekoak.

Beste aldetik, Uxue Alberdik Ezin dut, eta zer? lana idatzi du. Istorio ederra da kontatzen duena: “Aita alabari esan eta esan ari zaio super-neska bat dela. Baina alabak badaki ez dela egia, super-neskek hegan egiten baitute, eta berak ez daki hegan. Saiatu da bere indar guztiekin, aitari ez huts egiteko, baina ezin du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button