ESZENA

Arte Eszenikoen MusEkintza jaialdia hil honetan hasiko da

Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiaren laugarren edizioa abiatuko da azaroan.  Programazioak ikusleen esperientzia biziki ederra bilakatuko du espazio bakoitzerako argiztapen eta dekorazio-proiekzio espezifikoari esker.

Aurtengo jaialdiak misterioa, antzerkia, dantza, itzalen laborategia, clownak, zirkua eta kontzertuak eskainiko ditu datorren urteko ekainera bitartean Bizkaiko bederatzi museo eta foru gunetan (Bilboko Arkeologia Museoa, Bakioko Txakolingunea, Txakolinaren Museoa, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa eta Europako Herrien Parkea, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Muskizko El Pobaleko Burdinola eta El Castillo de Muñatones eta Kortezubiko Santimamiñe)

MusEkintza jaialdiaren hasiera Arkeologia Museoko fatxadaren argiztapen berezi batekin egingo da azaroaren 16an, eta bertan, hilketa bat argitu beharko da. “Mikel Santiago idazleak diseinatutako misteriozko joko honek normalean bisitatzen ez diren Museoko espazioak ezagutzeko aukera eskainiko du errudunaren bilaketa honetan. Publikoak asmatu beharko du nork egin duen hilketa”.

Hurrengo hitzorduetan denetarik izango da: Gurutze Beitiak eta Gorka Aginagaldek Juntos y Revueltos ekitaldia aurkeztuko dute; Lapiel Antzerkiak taldearen Urargi pieza; Osa+Mujika konpainiak Bueltaxka aurkeztuko du; Mikel Urdangarinek kontzertu akustikoa eskainiko du; Ganso & Cía-ren Welcome & Sorry ikuskizuna ikusi ahalko da; Zirkozaurreren Kobr3 ikuskizuna programatu da; edo Golden Apple Quartet taldearen kontzertua.

MusEkintzak dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button