
Joxe Manuel Odriozolak Nora goaz euskalduntasun honekin (Elkar) izeneko lana plazaratu du.
Obrak lau bloke ditu, honako tituluekin: Bi identitate eredu: nazionala eta etnikoa; Hizkuntza, kultura, identitatea eta nazioa; Euskalduntasun etnikotik euskalduntasun nazionalera; eta Euskalduntasun duinaren bila.
Zati horietan guztietan diglosia, abertzaletasuna, identitate kontzeptuak, hizkuntza, normalizazioa eta horiek bezalako gaia agertzen dira.
Liburuaren kontraportadan datu gehiago eskuratu ahal ditugu: “Euskal Herriaren zati batek euskaldun iraun du gaur arte, bere hizkuntzari atxikia; hala ere, oinarri etnokulturala duen euskalduntasun horrek ba al du etorkizunik egungo munduan eta datozen urteetan?
Bi identitate eredu kontrajartzen ditu egileak: etnikoa eta nazionala, batetik bestera igaro beharra azpimarratzeko, bigarrena delakoan, ez bakarrik herriaren duintasuna aintzat hartu, baita haren geroa ziurtatuko lukeen bakarra ere.
Hizkuntza, kultura, identitatea, nazioa, elebitasuna eta kultura-bitasuna, diglosia, ideologia, hegemonia, folklorizazioa… hainbat kontzeptu jorratzen ditu Odriozolak, hango eta hemengo autoreen aipuetan oinarrituta, zorroztasun intelektuala eta herrien aldeko jarrera militantea uztartuz”.



