IKUS-ENTZUN

Donostiako Zinemaldi Alternatiboa, Kortxoenean

Donostian zinemaren mundu guztia bildu da egunotan, baita zinemarik alternatiboena, Kortxoenean egiten dena. Aurten dokumentalak izango dira jaialdiaren ardatza; pantailan lau dokumental eta film bat izango dira. Horretaz gain, larunbatean 20 segundoko laburmetrai lehiaketa eta Rally-a antolatu dute bertakoek.

Atzo hasi zen film-festa Jon Urraza eta Aiert Goenagaren lanarekin: Morritson eta Gartzia. Gaur Abordatzera! dokumental etnografikoa pantailaratuko da, hau da, Donostiako piratek duela hamar urte abian jarritako ekimenari buruzko dokumentala.

Irailaren 25ean, asteazkenean,  31 Urte izeneko dokumentala ikusi ahalko da. Jose Mari Sagardui Gatza 1980. urtean atxilotu zuten, eta 2011. urtera arte egon zen preso. 1978 eta 1979 urteetan egindako bi atentatu leporatu zitzaizkion, Ondarrun eta Gernikan. Dokumental honetan bere azken 31 urteak nolakoak izan diren islatzen da. Ondoren Maitane Serrano eta Lander Iruin egileekin solasaldia izango da.

Ostegunean, irailak 26, Populismo Musical: Películas Caseras de Fundación Robo dokumentala izango da eta ondoren mahai ingurua antolatu dute gonbidatu ezberdinekin.

Irailaren 27an, ostirala, Londres no es Sevilla izenburua daraman dokumentala pantailaratuko da.  Eta larunbatean, 20 segundoko laburmetraiak eta Rally-a antolatu dira, eta ondoren, kontzertu akustikoa Morau eta Siroka taldeekin.

Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button