ARTEA

Argazkitik grabatura

BilbaoArtek Argazkitik grabatura izeneko mintegia atondu du uztailaren 3tik 20ra bitarte. Erakunde horren grabatu eta serigrafia tailerraren arduraduna den Pilar Valdeviesok zuzendu eta koordinatuko du mintegia, Teknologia Berrien Tailerraren arduraduna den Jon Bilbaorekin elkarlanean. Artista gonbidatua ere izango da bertan: Juan Lara Hierro (Madril 1971).

Lara Hierrok esparru bisualaren hainbat arlotan aritu da, marrazketan, grabatuan eta argazkilaritzan, besteak beste. Dena dela, gehien landu duen diziplina arte grafikoa da.

Grabatuari dagokionez, 90eko hamarkadaren lehenengo urteetan hasi zen lanean grabatu tailer txiki batean. Bertan hainbat teknika ikasi zituen, eta beste artistekin elkarlanean aritu eta gero, bere estudio propioa abiatu zuen. Ilustratzaile eta diseinatzaile trebatua izateaz gain, ondo ezagutzen ditu teknologia berriak.

Azken boladan irudiak xafletara transferitzen ari da eta horren inguruan ikertzen. Horretarako, Britainia Handiko tailer garrantzitsuetako edizio egitasmoetan lan egin du: London Print Studio eta Thamprint Editions.

Mintegiaren xehetasun guztiak bilbaoarte.org webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button