MUSIKA

Kelly Stoltz pop-maisuak Hondarribin joko du

 

Kelly Slotz kaliforniarra Hondarribiko Psilocybenea aretoan izango da ostiralean, urtarrilak 7, 22:00etan. Estatubatuarrarekin batera Iñigo Cabezafuego gizon-orkestra nafarra ere izango da.

Stoltz pop musikari izugarria da, bere doinuetan Beatlesen zein Beach Boysen oihartzunak entzuten diren arren, berea musika garaikidea da, ez dago 60ko hamarkadako armonia eta melodietan ainguratua. Horrekin batera, pasarte psikodelikoak ere antzematen dira bere soinuetan. Pop-mago estatubatuarrean azken lana Double Exposure (Third Man) da, eta iazko disko onenen zerrenda askotan sartu da.

Iñigo Cabezafuego nafarra, bestalde, musikari ezaguna da, bai Euskal Herrian, bai Estatuan; izan ere, bere ibilbidea oparoa da: Atom Rhumba, Mermaid, Half Foot Outside, Jugos Lixiviados, Basque Country Pharaons, Royal Canal, Black Lagun eta Bizardunak taldeetan aritu da, besteak beste.

Orain bakarkako bidea hasi du, one-man-band formatuan, eta bakarrik azaltzen da eszenatokian, gitarrarekin eta bonboarekin baino ez. Formatu berrian, Royal Canal taldearen zantzuak nabaritzen dira, eta hitzak umoretsuak eta ironikoak dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button