MUSIKA

Sopelako Inkestas Rock Jaialdia, asteburuan

Iragan asteburuan egindako Sopela Rock Fest jaialdirako jarritako azpiegitura baliatuz, asteburu honetan Inkestas Rock Jaialdia egingo da Sopelako udaletxe plazan. Bada, urriaren 3an eta 4an, Sopelako eta Uribe Kostako makina bat talderen kontzertuez gozatzeko abagunea izango da.

Sopelako hainbat auzokidek ondu dute jaialdia ondoko helburuarekin: “gaur egun Sopelako eta Uribe Kostako gazteek ez dute inolako rock eskaintzarik, eta jaialdiaren bidez hori bultzatu gura dugu, bertako taldeek ezagutarazteko aukera izan dezaten”. Hasiera batean jaialdi txiki gisa sortu bazen ere, azken urteotan ekimenak indarra hartu du; aurten, esaterako, hogei kontzertu izango dira bihar eta etzi.

Barikuan ondoko bandak izango dira oholtzan, 17:30etik aurrera: Peter, Dingos And Flamingos, Molikote, Luppulo, Big Mouth, Akhvan, Boogie Riders, Beruna eta Killerkume.

Zapatuan, berriz, honakoek joko dute: Gildas, Sinnerdolls, Bolkete, Chivo, Sid, Diana Lagarto, Melmak, Neila, Cirkus eta Green Dog.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button