MUSIKA

Sonoritatearen bide berriak

Musikarekin eta soinuareki loturiko kontzertuak, performanceak, instalazioak eta tailerrak bilduko dituen The side show:Musika ezkutuan izeneko programa aurkeztu du gaur berton Alhondiga Bilbaok. 18 proposamen ezberdin biltzen dituen monografiko musikala, martxoaren 29tik 31ra bitartean egingo da.

Bokazio parte-hartzailearekin eta didaktikoarekin jaio den The side show: Musika ezkutuan ekimenak, soinua beste modu batean bizitzeko eta esperimentatzeko eta musikak eskaintzen dituen aukera anitzekin gozatzeko aukera eskainiko du. Izan ere, programatutakoa ez da jaialdi bat, gogoeta bat baizik, alegia, musika lokarri duten diziplina eta artisten lana elkar trukatzeko eta zabaltzeko proposamen bat.

Ostegun honetan zabalduko da programazioa, Pierre Bastien Pariseko artistak tresna tradizionalak eta berak asmatutako tramankulu mekanikoen instalazioarekin. Ikusgarri honetaz gain, bestelako kontzertuak, tailerrak eta perfomanceak ere egongo dira, hala nola, Luis Paniagua-ren proposamenak, Amparo Badiola & Nick Burge-ren soinuaren instalazio interaktiboa, Travis-en Light Waves tailer-kontzertua, eta abar.

Aipatzekoa ere bada, Xabi Strubellen Lur gorrian barrena. Musikaren bidaia saioa, non betiko kanta tradizionalak, egungo musikara egokituko dituen bossanova eta jazz estiloetan.

Programazioa, Across the Other Music zikloak osatuko du. Honetan, musikarekiko unibertso paraleloa adierazten duen hainbat dokumental ikusi ahalko dira.

Egunez eguneko programa hemen duzue bilduta.

Ars Sacrum musika

Beste aldetik, Bilboko Ars Sacrum musika sakroaren zikloa gaur bertan hasiko da eta apirilaren 4ra bitartean luzatuko da. Ekimena, Bilbao 700 Fundazioak antolatu du eta aurtengo edizioan bost emanaldi eskainiko dira, lehena Arriaga Antzokian eta gainerakoak Enkarnazio Elizan.

Irekierako kontzertua gaur bertan izango da, Johannes Brahmsen Alemaniar Requiema lanaren bidez. Honetaz gain, ikus-entzuleek honako proposamen hauetan parte hartzeko aukera izango dute: martxoaren 28an, asteazkenean, The Mississippi Mas Choir koru ospetsuak gospel musika-emanaldia emango du, David R. Curry zuzendari duela; martxoaren 30ean, ostiralean, Orfeó Catalàk, Felix Mendelssohnen moteteak eta Josef Rheinbergerren Meza bi bemol maiorrean Cantus Missae eskainiko dute. Azkenik, martxoaren 31n, larunbatean, Frantziako Le Baroque Nomade taldearen eskutik, Amerikan kolonia-garaian egindako musikan oinarritutako kontzertua izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button