MUSIKA

Zuberoako kantuak Jean Bordaxarren eskutik, Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan, gaur berton, Arriagako foyerrean eta arratsaldeko 20:00etan, Jean Bordaxarren ahots zoliak Zuberoako kantutegia aletuko du.

Zuberoako kantuaren edertasunaren lekukotasun paregabea eskainiko du Jean Bordaxar eta bere taldeak, eta hala, ikusleek abesti sorta ederra izango dute entzungai, eta bertan herriez eta jendeaz mintzatzen diren kantuak erakutsiko dituzte, ongi zaindutako ahozko harmoniek transmititzen duten indarraz eta emozioaz.

Jean Bordaxar kantari, dantzari eta aktore zuberotarrak modu berri bat sortu du euskal kantu herrikoiak interpretatzeko, zubi bat eraikiz tradizioaren eta modernitatearen artean. Bi disko kaleratu ditu: Adiskideer (1999) eta Aitzina (2003). Gainera, Telesforo Monzón (2011) eta José Mendiague (2012) pastoralak ere idatzi ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button