BERTSOTAN

Zortzi finalistak BBTko finalari begira

Bizkaiko Txapelketak ibilbide luzea egin du. Apirilean eta maiatzean jokatu zen Udabarriko Fasea: 13 saio jokatu ziren eta 78 bertsolarik parte hartu zuten. Udagoienean kanporaketen fasearekin hasi zen berriz. 5 kanporaketa jokatu ziren eta 30 bertsolarik parte hartu zuten horietan. Finalaurrekoetan 8 bertsolari zeuden zain, eta kanporaketetatik sailkatutako 10ekin batu ziren, 18 bertsolari guztira hiru finalaurrekotan. Horietatik, zortzi heldu dira finalera.

Eta larunbatean jokatuko da BBTko finala, 17:00etan, eta zortzi finalistak horri begira daude, irrikan. Aitor Bizkarra, Eneko Abasolo Abarkas, Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia oholtza gainean bilduko dira.

Jon Enbeitak txapela ipiniko dio txapeldunari. Finalean Idoia Kareaga eta Maite Berriozabal ariko dira gai-jartzaile beharretan. Epaileak, ostera, hurrengoak izango dira: Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu