BESTELAKOAK

Kafe Antzokiaren 20. urteurrena dela eta, kamiseta lehiaketa

Kafe Antzokiak 20 urte bete ditu.  Urteurren hori dela eta, kamiseta diseinuen lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 12a arte egongo da zabalik.

Gutxienez 18 urte dituen artista, diseinatzaile, sortzaile eta oro har Kafe Antzokiaren lagunentzat dago zabalik lehiaketa hau. Diseinuak igorri ondoren, publikoak aukeratuko du onena, on-line bozketaren bidez, apirilaren 13tik 26ra. Azkenik, epaimahai profesional batek, diseinu eta modaren mundukoak (Rosa Parma, Blami, Izaskun Alvarez Gainza, Maia Eder Curutchet eta Beñat Urbeltz)eta Kafe Antzokiko ordezkariek osaturikoak, lehenengo bi sariak aukeratuko ditu publikoak gehien bozkatutako 20 diseinuen artean. Hirugarren saria epaimahaiak aukeratuko du diseinu guztien artean.

Kamisetarik onenak 1500 € hartuko ditu; bigarrenak, 1000 €, eta hirugarrenak 500 €.

Xehetasun guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button