MUSIKA

Zornotzako Musika Bandak doako tailerrak eskainiko ditu

Zornotzako Musika Bandak, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, makina bat tailer eskainiko ditu online maitzaren 21era bitartean. Musika arloko profesionalen eskutik, musika banda baten nondik norakoak ezagutuko dituzte zaleek.

Bihar, 18:00etan, izango da hurrengo tailerra, Gorputz perkusio izenekoa. Javi Castañok, Zornotzako Musika Bandako perkusionistak emango du. Familian egiteko moduko abesti eta jolas dinamikoen bidez, etxean musika giroan edozeinek ondo pasa dezakeela erakutsiko da.
Maiatzaren 9an, ordu berean, Musika Banden historia izenekoa Eros Quesadak, Valentziako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Bandako zuzendariak emango du, eta bertan musika banden garapen historikoa azalduko du.

Datorren astetik aurrerako tailerrak honakoak dituzue: Birziklatutako instrumentuen tailerra (Aitor Arrieta, Zornotzako Musika Bandako perkusionista); Musika Bandak: errepertorioa eta funtzio soziala (Judith Montero, Bilboko Udaleko Musika Bandako saxofonista); Arreta jartzen diogun hori baino ez da existitzen (Elur Arrieta, Leioako Kontserbatorioko eta Musika Eskolako perkusio irakaslea); Musika eta dantzaren arteko lotura (Susana Torre, Bilboko Udaleko Musika Bandako flautista); eta  Soundpainting: soinuaren bidez sormena garatzeko tresna (Juanma Beguiristain, Bilboko Udaleko Musika Bandako klarinetista);

Tailer guztien gaineko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button